domingo, 22 de diciembre de 2019

ZORIONAK ETA URTE BERRI ON!




MAKINAK ERAIKITZEN

Hiruhilebeteari bukaera emateko, MAKINAK ETA TEKNOLOGIA Ulermen proiektua landu dugu: "Ikertzaileak gara!! Makinak, nola funtzionatzen dute?". Gaia bukatzeko makinak sortu ditugu eta erakusketa antolatu ere bai.

ELKARREKIN LANEAN

Elkarlanean ikasteko eta harremanak sendotzeko, kurtso hasieran bikoteka folio bat jaso zuten, bertan marra bat marraztuta zuten. Bikote bakoitzak marra horri, marrazki batean erabilera eman behar zion.
Begira gure artistak marrari eman dioten zentzua.

jueves, 19 de diciembre de 2019

ELIKADURA PROIEKTUA "Jatea beharrezkoa al da osasun ona izateko?

Kaixo familia!
Laugarren mailako ikasleekin, aurten ere ELIKADURA ULERMEN PROIEKTUA landu dugu: "Jatea beharrezkoa al da osasun ona izateko?".Ekintza desberdinen artean ORDIZIAKO DELIKATUZ ZENTRORA bisita egin genuen. Asko ikasteaz gain, bikain pasa genuen bertako baserritarrei erosketak eginez...





Eta gaiaiari amaiera emateko, Idoia Garde nutrizionista gure artean izan genuen eta beste ikuspegi bat eman zigun, landutako guztia aberastuz. Mila esker Idoia zure laguntzagatik!